XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

9. Itun-Etxolarakoan ez duzute ardorik naiz beste ordigarririk edango, ez zuk, ezta zure semeek ere, il ez zaitezten.

Bego au betiko erabakita zuenean gizaldirik gizaldi, 10. deuna arrontetik ta garbia satsutik bereizi, ta, 11. Moxe'ren bitartez, Ixrael'go semeei Yaube'k emandako agindu guziak irakatsi al ditzazuten.

12. Moxe'k Aaron'i ta gelditzen zitzaizkion semampecirc;i, Eleazar ta Itamar'i esan zien: Yaube'ri erretakoetatik enparauko minha arrtu ta opamai-ondoan yan ezazute, deun-deuna da-ta.

13. Toki deunean, beraz, yango duzute; ori bait-da zuri ta zure semeei Yaube'ri erretakoetatik dagokizuen laiña; onela agindu zaidalako.

14. Tenupako bularra ta terumako anka ere, toki garbi batean yango dituzute, zuk eta zure seme-alabak zurekin; eskubide ori Ixrael'darren, gentzopariei buruz emana izan zaizuelako.

15. Berek, surtan erre bearr dan gantzaz osterantzean, terumako anka ta tenupako bularra ekarriko ditute, Yaube'ren aurrean gorgoñatuak izan daitezan; ta gero betiko eskubidez zuretzat eta zure semeentzat izango dira, Yaube'ren aginduz.

16. Moxe ogen-ampacirc;riaren billa ibilli zan, ta ara! ampacirc;rria errea zan.

Beraz, aserretuta, Aaron'i ta aren seme biziei, Eleazar ta Itamar'i esan zien: 17." Zergatik ez duzute toki deunean ogen-ampacirc;ria yan deun-deuna dan ezkero, ta erriaren gaiztakeria nozitu ta Yaube'ren aurrean erindu zenezaten Yaube'k eman dizuen ezkero?

18. Argatik, ba, ez da aren odola yauretxolara eramana izan; ta agindu zienez, toki deunean yan bearr zenuten.

19. Aaron'ek Moxe'ri esan zion: Begira: gaur beren ogen-oparia ta beren erropa Yaube'ren aurrean auek eskeñi dizkiote, ta gertatu zaidanaren ondoren, nola yango nuke gaur ogen-oparia?

Atsegingarri ote litzake ori Yaube'ren begietan?

20. Moxe'k itzok entzunda, ontzat arrtu zitun.

Abere garbiak eta satsuak

1. Yaube'k Moxe'ri ta Aaron'i itz egin ta esan zien: 2. Ixrael'go semeei itz egin ta esayezute: Lurreko abere guzietatik auek dira yan ditzakezutenak: 3. lauroñekoetatik, ausnarrtzalle apobikoitz guziak yan ditzakezute.

4. Baña, ausnarrtzalle naiz apobikoitz dirala ere, ez yan urrenok: kamelua, ausnartzalle izan arren, apobikoitz ez dalako; satsu bego zuentzat; 5. usintxa, ausnarrtzalle izan arren, apobikoitz ez dalako; satsu bego zuentzat; 6. erbia, ausnarrtzalle izan arren, apobikoitz ez dalako; satsu bego zuentzat.